domingo, 9 de septiembre de 2012

Martixio bertso antzerkia



Igantziko eskolan sortu ta Lesakako bertso eskolakoek Tantirumairu ikastolan antzeztua
 
Martixio asmatzailea
M: Martixio
E: Erregea
Ena: erregina
Ema: emagina
N: Narratzaileak
Esk: Eskalea
EL: erregearen laguntzailea
                 1.
N: Martixio zapatari,
ta ez du zapatarik
M: zer egingo dut orain
ez badaukat lanik.
N: triste bizi zen eta
zegoen baraurik
Martixio pobrea zen
ez zuen dirurik.
                 2.
M: Soinu bat aditu dut
heldu da atetik
Esk: kaixo jateko zerbait
desio nuke nik
N: baina etxean zeukan
ogi bat bakarrik
M:Hartzazu ogitxo hau
ez daukat besterik
                 3.
N: zaharraren bihotzak
zeukan poz ugari
Oso ona izan zen
ta eman zion hari
eskerrak emateko
Martixio jaunari
Esk: Jakintsuen zapela
zuretzat opari
                 4.
EL: asmatzaileen bila
heldu naiz herrira
N: martixio presaka
leihotik begira
bizkor bizkor demontre
prestatzen hari da
baina kapelik gabe
joan zen jauregira
                 5.
N:kapela gabe zegon
ta horren beharra
dudan jarri zitzaigun
Martixio bakarra
M: nere ustez hemen da
N: ta egin irrifarra
M: Ez dakit erantzuna
kaka kaka zaharra!!
               6.
M: Txarra edo ona eman
behar erantzuna
ez badut nik asmatzen
nolako eguna!
EL: kaxa ireki eta
mokordo astuna
M: txiripaz asmatu dut
hau lasaitasuna!
                 7.
M: Nik etxera joateko
badaukat asmoa
Porsikaso hartuko
dut nire txanoa
eurek uste dutela
naizela magoa
kapela hartu dut ta
jauregira noa
                 8.
E: neska ala mutila
arra ala emea?
N: harata ta honata
gure emakumea
ezin asmaturikan
zalantza unea
M: alde batera alaba
bertzera semea.
                  9.
M: nere ustetan biak
nolako ikara
E: Etorri zu Martixio
aztia al  zara?
neska eta mutila
ezinezkoa da
hau iruzur hutsa da
zoaz kartzelara
                 10.
Ena: Sabelaren barruan
nolako protesta
Ema: bixkiak jaio dira
mutil eta neska
N: hementxe bukatu zen
Martixioren kezka
berehala askatuta
egin zuten besta

No hay comentarios:

Publicar un comentario