viernes, 14 de septiembre de 2012

2009 Nafarroako finala, desenpatea



Nik uste saio honetako giroak klaseetan jartzeko modukoa dela. Ofizioa lantzeko adibidez.
Desenpatea

Julio Soto eta Xabier Silveira
Kiniela asmatzeko azken partiduan zuen ekipoak jokatzen du. Galduz gero mailaz jetxiko da zuk Xabi nahiago duzu partidua irabazi eta kiniela galdu. Juliok berriz nahiago du partidua galdu eta kiniela irabazi.

Silveira
Hau espektakuloa
hau ikuskizuna
hogeitabi hankengan
erantzunkizuna
dirua da gehin bat
jokoan duguna
baina irabaztea da
komeni zaiguna
diruaren gainetik
dago osasuna (Osasuna?)

Julio
Osasuna gorri ta
nik gorri odola
daukat une honetan
ze arranopola
kiniela finean zer
dugu ba tonbola
nik aberastu nahi dut
sakela ta hola
hortik aurrerakoak
neri bost axola

Silveira
Irteera hoiekin
nahiz zutaz kupira
dirua besterikan
ez duzu desira
bi miloi terdi bizi
hontan ez da aunitz ba
bertsotan hori lortu
genezake di da
Lizaso ta Egaña
hola bizi dira

Julio
A ze etorkizuna
dudan halajaina
gora Osasuna, Betis,
Erregea, España
gaur Real Madrilek eman
diezaiola kaña
nahiz ateratzen duten
bizitzeko aina
zu ez zara sebastian
ta ni ez naiz Egaña

Silveira
Berriz ikusten zaitut
arrazoiez pattal
saio normal batean
nioke subnormal
ze arrazoitze klase
dabilkizu txabal
zu etzara Krutxaga
ta ni ez naiz Puñal
galdu o irabazi
igual igual igual

Julio
Deskonzentratu zara
badaukat susmoa
zuri min ematea
ez nuen asmoa
oinpean izango dut
bizi erritmoa
nahi hainbat zorion ta
nere erritmoa
zuk jarraitu segundan
ni kubara noa

No hay comentarios:

Publicar un comentario